Meagintzaren Irudiak
   
 

 

         

 

 

“Meagintza Irudietan” erakusketak Bizkaia zein Kantabriaren ekialdeko meagintzaren hondarrak erakusten ditu. Iraganeko jarduera, gaur eguneko belaunaldiek ia erabat ahaztuta. Baina alde batera utziz gero, ezinezkoa izango litzateke industriaren bultzatzaile nagusia eta XX.mendeko gizarte mugimenduen sorburua izan den Bilbo inguruko garapen industriala ulertzea.


Lan honetan meagintzaren aztarnak batu ditugu, ahaztuak izan ez daitezen, jarduera honen mapa berregin eta bere presentzia aldarrikatzeko.


Lan hau 1998ko ekainean argitaratu zen.

 

Erakusketa hau zuri-beltzezko 50 argazkiz osatua dago. 30 X 40ko tamainan, Juan Manuel Castro Prietok kopiatuta, zilarrezko gelatinan.


Erakusketarekin batera, 109 irudi jasotzen dituen liburua argitaratu zen, Ricardo Alonso Besteirok egindako 1:30.000 eskalako kartografia eta Juan Eugenio Villar Ibañezen sarrera historikoarekin. Testu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz.

Erakusketak:

• Abellanedako Enkarterrietako Museoan
• Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-gelan
• Sestaoko udal erakusketa-gelan
• Castro Urdialeseko “La Residencia” kultur-etxean
• Irungo Amaia kultur-etxean
• Galdameseko udaletxean
• Gallartako udal erakusketa-gelan
• Eibarreko Arrate kultur-etxean


 
Lan hau Enkarterrietako Museoaren funtsa da.
Enkarterrietako Museoa
Abellaneda Auzoa s/n
48869 Sopuerta

enkarterrimuseoa@bizkaia.net
www.jjggbizkaia.net/castellano/museo_encartaciones/index.asp

 

Sestao

Meagintzaren Irudiak

Saski Basket

Pasiegos

Contacta