“Meagintza
Irudietan” erakusketak Bizkaia zein Kantabriaren
ekialdeko meagintzaren hondarrak erakusten ditu. Iraganeko
jarduera, gaur eguneko belaunaldiek ia erabat ahaztuta.
Baina alde batera utziz gero, ezinezkoa izango litzateke
industriaren bultzatzaile nagusia eta XX.mendeko gizarte
mugimenduen sorburua izan den Bilbo inguruko garapen
industriala ulertzea.
Lan honetan meagintzaren aztarnak batu ditugu, ahaztuak
izan ez daitezen, jarduera honen mapa berregin eta bere
presentzia aldarrikatzeko.
Lan hau 1998ko ekainean argitaratu zen.
.
Erakusketa
hau zuri-beltzezko 50 argazkiz osatua dago. 30 X 40ko
tamainan, Juan Manuel Castro Prietok kopiatuta, zilarrezko
gelatinan.
Erakusketarekin batera, 109 irudi jasotzen dituen liburua
argitaratu zen, Ricardo Alonso Besteirok egindako 1:30.000
eskalako kartografia eta Juan Eugenio Villar Ibañezen
sarrera historikoarekin. Testu guztiak euskaraz eta
gaztelaniaz.