Pasiegos
 

 

         

 

 

Orografia zaila, oso zaila, isolamendua, larre-ustiapen intentsiboa, paisaiaren eraldaketa, bordak, behiak, larre-aldaketa; hauek dira “pasiego” deritzenen bizimoduaren gakoak.


Erraza da igartzea, lehen begiratuan, noiz gauden pasiegoen lurraldean. Arkitekto berak diseinatutako bordak, eta larreak bereizteko harriz eraikitako hesiak dira alde horretako eraginaren erakusgarririk nabarmenena: San Roque de Río Miera, Vega de Pas, San Pedro del Romeral, Selaya, Soba eta Ruesgako udaletako hainbat auzo, Cantabrian; eta, Burgosen, Salcedillo aldea, Espinosa de Los Monteros-en.


Isolamenduak pasiegoen gorpuzkera ere moldatu du: begi urdinak, azal zuria, txikiak, arpegikera zorrotza, meheak…
Bizimodu osoa behiak eta belarraren inguruan dago antolatuta. Larreak zaindu, belarra jaso negurako, behiak atondu... Behiekin, aldiro, larre batetik bestera ibili belardiak behar bezala aprobetxatzeko…


Lurralde malkarrak lehengo bizimodu zein lanerako erak iraunarazten ditu, inguruko gizarte modernoan erabat sinesgaitzak suertatu arren.


Lan hau 2008 eta 2009. urteetan oraindik ere abian da. Argitalpena 2010. urterako aurreikusita dago.

 
 

Sestao

Meagintzaren Irudiak

Saski Basket

Pasiegos

Contacta