“Sestaon
Biziz” argazki lanarekin Sestaoko herriak
bizi izan duen azken eraldaketa aurkeztu nahi izan dut.
Industriarekin erabat lotutako izaera izan duen hiria
zein bertako biztanleak moldatu dituen aro baten amaiera.
Neu ere hemen azaltzen dudan historiaren protagonistetako
bat izan naiz eta eskarmentu horretatik eratu dut lana.
Iberia aldapan bizi izan naiz, Labe Garaien itzalpean
eta langileen joan-etorrien erdian. Aldaketaren adierazgarri
nagusienetatik begirada alderatu ezinik: langileak “pilatzeko”
eraikitako hiri baten eraikuntza erasokorra batetik,
eta bestetik inguru horretara egokitutako biztanleak,
gisa-balioetan sendo errotutako elkarbizitzan.
Lan hau 2006ko urrian aurkeztu zen.
Erakusketa hau zuri-beltzezko
53 argazkiz osatua dago. Carlos Canovasek kopiatuta,
zilarrezko gelatinan.